63 Ondoren, bere alboan eserarazi eta agindu hau eman zien bere ofizialei: «Zoazte Jonatanekin hirira eta hots egin, ez dezala bera inork ere ezerengatik sala, ezta gogaitu ere».
64 Erregearen aginduz Jonatan nola ohoratzen zuten eta purpuraz jantzia nola zebilen ikusirik, salatzaile guztiek ihes egin zuten.
65 Bere adiskiderik handienetako eginez eta gudalburu eta gobernari izendatuz ohoratu zuen erregeak Jonatan.
66 Orduan, Jonatan Jerusalemera itzuli zen bakean eta pozik.
67 Ehun eta hirurogeita bosgarren urtean Demetrio I.aren semea, Demetrio II.a, Kretatik bere arbasoen herrira etorri zen.
68 Hori jakitean, Alexandro erregea, oso nahigabeturik, Antiokiara itzuli zen.
69 Demetriok, berriz, Apolonio ezarri zuen Koele-Siria eskualdeko gobernari. Honek, gudaroste handia bildu ondoren, kanpalekua Jamnian ezarri eta mezu hau igorri zion Jonatan apaiz nagusiari: