71 Zeure gudarosteagan halako konfiantza baldin baduzu, jaitsi lautadara guri kontra egitera eta han neurtuko ditugu indarrak. Hirietako gudariak neure alde ditut.
72 Galdetu eta jakingo duzu nor naizen eta nor ditudan lagun. Guri ezin izango diguzuela eutsi diote lagun horiek; zuen arbasoak ere beren herrialdean bertan bi aldiz menderatuak izan baitziren.
73 Zuk ere ezin izango diozu eutsi halako zalditeria eta gudaroste handiari lautadan, ez haitzik, ez babeslekurik ez dagoen tokian».
74 Apolonioren hitzak entzutean, larritu egin zitzaion barrua Jonatani. Hamar mila gizon aukeratu eta abiatu egin zen Jerusalemdik; anaia Simon ere laguntzera joan zitzaion.
75 Jope hiriaren aurrean ezarri zuten kanpalekua. Hiri barruko bizilagunek, ordea, itxi egin zizkieten ateak, Apolonioren gudari-talde bat baitzegoen bertan. Baina juduek erasotzean,
76 hiriko jendeak, beldurraren beldurrez, ireki egin zizkien ateak eta Jonatan jabetu egin zen Jope hiriaz.
77 Horren berri izatean, hiru mila zaldizko eta gudaroste handiarekin Azoto hiriko bidea hartu zuen Apoloniok, handik igarotzeko itxurak eginez. Baina, aldi berean, lautadarantz jo zuen, konfiantza handia baitzuen bere zalditeria handiarengan.