76 hiriko jendeak, beldurraren beldurrez, ireki egin zizkien ateak eta Jonatan jabetu egin zen Jope hiriaz.
77 Horren berri izatean, hiru mila zaldizko eta gudaroste handiarekin Azoto hiriko bidea hartu zuen Apoloniok, handik igarotzeko itxurak eginez. Baina, aldi berean, lautadarantz jo zuen, konfiantza handia baitzuen bere zalditeria handiarengan.
78 Jonatan atzetik joan zitzaion Azotorantz, eta bi gudarosteek borrokari ekin zioten.
79 Apoloniok mila zaldizko utziak zituen atzean, ezkutuan.
80 Ohartu zen Jonatan atzean ere etsaiak zituela zelatan. Zaldizko haiek juduen gudarostea inguratu eta goizetik arratsera geziak jaurtitzen ari izan zitzaizkion.
81 Hala ere, juduen gudarosteak sendo eutsi zion erasoari, Jonatanek agindu bezala. Azkenean, nekatu egin ziren etsaien zaldiak.
82 Simon, orduan, bere gudarostea atera eta etsaien kontra oldartu zen. Eta zalditeria leher egina zegoenez, menderatu eta ihes eragin zion.