79 Apoloniok mila zaldizko utziak zituen atzean, ezkutuan.
80 Ohartu zen Jonatan atzean ere etsaiak zituela zelatan. Zaldizko haiek juduen gudarostea inguratu eta goizetik arratsera geziak jaurtitzen ari izan zitzaizkion.
81 Hala ere, juduen gudarosteak sendo eutsi zion erasoari, Jonatanek agindu bezala. Azkenean, nekatu egin ziren etsaien zaldiak.
82 Simon, orduan, bere gudarostea atera eta etsaien kontra oldartu zen. Eta zalditeria leher egina zegoenez, menderatu eta ihes eragin zion.
83 Zalditeria lautadan barreiatu zen. Ihesi joanak Azotora heldu eta Dagonen jauretxean, beren idoloaren santutegian, sartu ziren, beren bizia salbatzeko asmoz.
84 Jonatanek, ordea, su eman zien Azotori eta inguruko herriei, eta harrapakinak hartu eta erre egin zuen Dagonen jauretxea, bertan babestu ziren guztiekin.
85 Zortzi milaren bat hil ziren ezpataz nahiz sutan kiskaliak.