82 Simon, orduan, bere gudarostea atera eta etsaien kontra oldartu zen. Eta zalditeria leher egina zegoenez, menderatu eta ihes eragin zion.
83 Zalditeria lautadan barreiatu zen. Ihesi joanak Azotora heldu eta Dagonen jauretxean, beren idoloaren santutegian, sartu ziren, beren bizia salbatzeko asmoz.
84 Jonatanek, ordea, su eman zien Azotori eta inguruko herriei, eta harrapakinak hartu eta erre egin zuen Dagonen jauretxea, bertan babestu ziren guztiekin.
85 Zortzi milaren bat hil ziren ezpataz nahiz sutan kiskaliak.
86 Handik atera eta Askalon hiriaren aurrean ezarri zuen Jonatanek kanpalekua. Hiri hartakoak ongietorria ohore handiz egitera atera zitzaizkion.
87 Gero, Jerusalemera itzuli zen Jonatan bere gizonekin, harrapakin ugari eramanez.
88 Honen guztiaren berri jakitean, Alexandro erregeak ohore handiagoa eman zion Jonatani