84 Jonatanek, ordea, su eman zien Azotori eta inguruko herriei, eta harrapakinak hartu eta erre egin zuen Dagonen jauretxea, bertan babestu ziren guztiekin.
85 Zortzi milaren bat hil ziren ezpataz nahiz sutan kiskaliak.
86 Handik atera eta Askalon hiriaren aurrean ezarri zuen Jonatanek kanpalekua. Hiri hartakoak ongietorria ohore handiz egitera atera zitzaizkion.
87 Gero, Jerusalemera itzuli zen Jonatan bere gizonekin, harrapakin ugari eramanez.
88 Honen guztiaren berri jakitean, Alexandro erregeak ohore handiagoa eman zion Jonatani
89 eta urrezko orratza bidali, erregearen ahaideei eman ohi zaiena bezalakoa. Gainera, Akaron hiriaren eta inguru guztiaren jabe egin zuen.