9 eta bertan preso zeuzkaten bahituak Jonatani eman zizkioten; honek, gero, beren gurasoei itzuli zizkien.
10 Jonatan Jerusalemen gelditu zen bizitzen eta hiria berreraiki eta berriztatzen hasi.
11 Harresiak eraiki eta Sion mendia harlanduz inguratu eta gotortzeko agindu zien lan-arduradunei. Eta halaxe egin zuten.
12 Bakidesek eraikitako gotorlekuetan zeuden atzerritarrek ihes egin zuten,
13 beren gudari-postuak utzirik, eta nor bere herrialdera joan zen.
14 Hala ere, gelditu ziren Bet-Surren Jainkoaren legea eta aginduak gutxiesten zituzten batzuk, hiri hura babes-hiri zelako.
15 Jakin zuen Alexandro erregeak nolako eskaintza egina zion Demetriok Jonatani, baita nolako egintza handiak egin eta nolako nekeak jasan izan zituzten Jonatanek eta anaiek ere.