15 Izan ere, Jainkoarengandik datorkigu laguntza; berak libratu gaitu etsai guztiengandik, eta berauek menderatuak gertatu dira.
16 Orain, Antiokoren seme Numenio eta Jasonen seme Antipatro aukeratu eta erromatarrengana igorri ditugu, beraiekin lehendik genituen adiskidetasuna eta gudalagun izateko hitzarmena berritzera.
17 Zuengana ere joateko agindu diegu, zuei agur egitera eta gutun hau ematera, berritu egin nahi baitugu zuekiko senidetasuna.
18 Erantzun, mesedez, gutun honi».
19 Hona hemen Oniasi bidalitako gutunaren kopia:
20 «Areios-ek, espartarren erregeak, Onias apaiz nagusiari, agur!
21 Aurkitu dugun agiri batek dio, espartarrak eta juduak senide direla eta Abrahamen jatorrikoak.