19 Hona hemen Oniasi bidalitako gutunaren kopia:
20 «Areios-ek, espartarren erregeak, Onias apaiz nagusiari, agur!
21 Aurkitu dugun agiri batek dio, espartarrak eta juduak senide direla eta Abrahamen jatorrikoak.
22 Hau jakinik, idatz iezaguzue, mesedez, ongi zareten esanez.
23 Guk, geure aldetik, hau idazten dizuegu: Zuen abere eta ondasunak gureak dira eta gureak zuenak. Beraz, zuei honen guztiaren berri emateko agintzen dugu».
24 Demetrioren gudalburuak, lehen baino gudari-talde handiagoarekin, borrokarako asmoz zetozkiola jakitean,
25 Jonatan Jerusalemdik Hamat herrialderantz abiatu zen haien bila, Judean sartzeko astirik eman gabe.