28 Etsaiek, ordea, Jonatan bere gudariekin borrokarako prest zegoela jakitean, izuturik eta beldurrez beterik, suak piztu zituzten beren kanpalekuan eta alde egin.
29 Baina Jonatan eta gudariak ez ziren egunsentia arte ohartu etsaiek ihes egin zutela, su haien distira ikusten baitzuten.
30 Joan zen Jonatan etsaien atzetik, baina ezin izan zituen atzeman, igaroa baitzuten Eleutero ibaia.
31 Orduan, Jonatanek zabdiar izeneko arabiarrei eraso, menderatu eta ondasunak kendu zizkien.
32 Gero, kanpalekua jaso eta Damaskora joanik, eskualde hartan barrena ibili ziren.
33 Simon ere, bere aldetik, abiatu eta Askalon eta inguruetako gotorlekuetara heldu zen. Ondoren, Jopera saihestu eta hartu egin zuen,
34 entzuna baitzuen hango bizilagunek Demetrioren aldekoei eman nahi zietela gotorlekua. Gudari-talde bat utzi zuen han Simonek, hiria zaintzeko.