31 Orduan, Jonatanek zabdiar izeneko arabiarrei eraso, menderatu eta ondasunak kendu zizkien.
32 Gero, kanpalekua jaso eta Damaskora joanik, eskualde hartan barrena ibili ziren.
33 Simon ere, bere aldetik, abiatu eta Askalon eta inguruetako gotorlekuetara heldu zen. Ondoren, Jopera saihestu eta hartu egin zuen,
34 entzuna baitzuen hango bizilagunek Demetrioren aldekoei eman nahi zietela gotorlekua. Gudari-talde bat utzi zuen han Simonek, hiria zaintzeko.
35 Jerusalemera itzultzean, herriko arduradunek batzarrean bildu eta Judean gotorlekuak eraikitzea erabaki zuten.
36 Jerusalemgo harresiak handiago egitea eta hango gotorleku eta hiri artean horma handi bat egitea ere erabaki zuten; horrela, gotorlekua isolatua geldituko zen, eta gotorlekukoek ezin izango zuten ezer erosi, ez saldu.
37 Bildu ziren, beraz, Jerusalem berreraikitzeko; izan ere, ekialdeko harresia, Zedron errekara begira zegoena, eroria zegoen. Era berean, Kafenata izeneko auzunea ere berreraiki zuten.