42 Jonatan gudaroste handiarekin zetorrela ikusirik, beldur izan zen Trifon Jonatani erasotzeko,
43 eta ohore handiz hartu zuen, bere adiskide guztiei aurkeztuz eta esku-erakutsiak eskainiz.
44 Gero, esan zion Jonatani: «Zergatik nekarazi duzu jende hau guztia, geure artean inolako gerrarik ez dugularik?
45 Bidal itzazu beren etxeetara, aukeratu gizon batzuk zuri lagun egiteko eta zatoz nirekin Ptolemaidara. Hiri hori, gainerako gotorlekuak, bertako gudari-taldea eta funtzionarioak emango dizkizut. Gero, ni joan egingo naiz, horretarako etorria naiz eta».
46 Sinetsi egin zion Jonatanek Trifoni eta, honek esan bezala, bidali egin zuen gudarostea Judeara,
47 berari lagun egiteko hiru mila gizon hartu ondoren. Hauetarik bi mila Galilean utzi zituen eta beste milarekin joan zen bera Ptolemaidara.
48 Baina Jonatan hirian sartu bezain agudo, hiritarrek ateak itxi, Jonatan harrapatu eta beronekin sartu ziren guztiak ezpataz hil zituzten.