49 Gero, Trifonek gudari-talde batzuk eta zalditeria bidali zituen Galileara eta Lautada Handira, Jonatanen aldekoak hondatzera.
50 Juduek, ordea, Jonatan eta beronekin zirenak harrapatu eta hil egin zituztela jakitean, elkar adoretu zuten eta lerro itxitan aurrera egin, borrokarako prest.
51 Juduak beren biziaren alde borrokatzeko prest zetozela ikusirik, erasotzaileek atzera egin zuten.
52 Horrela, judu-gudariak onik heldu ziren Judeara. Dolu egin zuten Jonatan eta beronen lagunengatik, eta beldur handiak hartu zituen denak. Israel osoak egin zuen dolu handia.
53 Orduan, inguruetako herri guztiek juduak suntsitu nahi izan zituzten. Hau zioten: «Ez dute buruzagirik, ez laguntzailerik, eraso diezaiegun, beraz, eta desagerrarazi horien oroitzapena jende artetik!»