21 Bitartean, Jerusalemgo gotorlekukoek mezulariak bidali zizkioten Trifoni, basamortuan zehar, albait lehen beraiengana joateko eta janaria eramateko eskatuz.
22 Trifonek bere zalditeria osoa abiatzeko prestatu zuen; baina gau hartan izugarrizko elurtea bota zuen eta ezin izan zen joan. Orduan, Galaadera jo zuen.
23 Baskama hirira hurbiltzean, hil egin zuen Jonatan, eta bertan ehortzi zuten.
24 Gero, bere herrira itzuli zen Trifon.
25 Simonek bere anaia Jonatanen gorpua ekarrarazi eta Modinen, beren gurasoen hirian, ehortzi zuen.
26 Dolu handia egin zion Israel osoak eta negar handiak egun askotan.
27 Simonek bere aita eta anaien hilobi gainean eraikuntza handi bat eginarazi zuen, urrutitik ikusteko erakoa, aurretik eta atzetik harlanduz egina.