50 Haiek ere bakeak egiteko eskatu zioten Simoni, eta honek bakeak egin zituen. Gudariak handik bota eta bertako gauza kutsatuak kenduz, garbitu egin zuen gotorlekua.
51 Ehun eta hirurogeita hamaikagarren urteko bigarren hilaren hogeita hiruan egin zuten han sarrera gorespen-oihu artean, palmadarrez, harpa-, txilin- eta lira-soinuz lagundurik. Gorazarreak eta abestiak kantatuz zihoazen, etsai beldurgarri hura Israeldik bota ahal izan zutelako.
52 Egun hura urtero alaiki ospatzeko agindu zuen Simonek. Gero, gotorlekuaren ondoan dagoen santutegiko mendia gotortu zuen. Eta bertan bizi izan zen bere etxekoekin.
53 Eta bere seme Joan gizondua zela ikusirik, gudaroste osoaren buru egin zuen. Gazara hirian bizi izan zen Joan.