7 Hitzaldi hau entzutean, herriaren espiritua suspertu egin zen
8 eta denek ahots handiz esan zioten Simoni: «Izan zaitez zu gure buruzagi, zure anaia Judas eta Jonatanen ordez.
9 Gida gaitzazu eta beteko dugu zure esana».
10 Orduan, Simonek gudari guztiak bildu zituen, Jerusalemgo harresiak bukatzeko lehiatu zen eta inguru guztian gotortu zuen.
11 Gero, Absalomen seme Jonatan Jopera bidali zuen gudari-talde handi batekin. Jonatanek bota egin zituen hiri hartako bizilagunak eta bertan gelditu zen bera.
12 Gudaroste handi batekin abiatu zen Ptolemaidatik Trifon Judea herrialdean sartzeko asmoz. Jonatan zeraman berekin preso.
13 Simonek Adida hirian ezarri zuen kanpalekua, Xefela lautadaren aurrez aurre.