18 brontzezko oholetan idatzi zioten, Simonen anaia Judas eta Jonatanekin eginak zituzten adiskidetasuna eta hitzarmena berritzeko.
19 Jerusalemen, batzarraren aitzinean irakurri zituzten gutunak.
20 Hona hemen espartarrek bidalitakoaren kopia: «Espartarren hiriak eta bertako agintariek Simon apaiz nagusiari, herri-arduradunei eta gainerako juduei, beren senideei, agur!
21 Gure herrira bidali dituzuen mezulariek adierazi digute zein ospetsu eta ohoragarri zareten. Poz handia eman zigun mezulari horiek etortzeak.
22 Herriko agirien artean sartu dugu haiek ekarritako txostena, honela dioena: “Juduen mandatari diren Numenio, Antiokoren semea, eta Antipatro, Jasonen semea, etorri zaizkigu, gurekin duzuen hitzarmena berritzera.
23 Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea, Espartako herriak horien oroitzapena izan dezan”. Agiri honen kopia atera dugu Simon apaiz nagusiarentzat».
24 Hauen guztien ondoren, Simonek Erromara bidali zuen Numenio, seiehun kilo pisatzen zuen urrezko babeski handi batekin, erromatarrekin ere hitzarmena berritzeko.