8 Bakean lantzen zituztenberen alorrak,lurrak uzta ematen zueneta lautadetako zuhaitzek fruituak.
9 Zaharrak, plazan eseririk,onaldiaz mintzatzen ziren,eta gazteekguda-jantzi ederrak zeramatzaten.
10 Hiriak janariz hornitu zituen,eta gotorlekuak eginez babestu.Horrela, haren izenalurraren mugetaraino heldu zen.
11 Bakea ezarri zuen herrialdean,Israel bozkario handiz bete zen.
12 Nor bere mahatsondoeta pikondoaren azpianeseri ohi zen,ez baitzituen inork kezkarazten.
13 Ez zen gelditu herrialdeanerasoko zienik,haren egunetan menderatuegin baitzituzten erregeak.
14 Bere herriko jende xumeababestu zuen,legea betearazi,lege-hausle eta gaiztoak egotzi.