3 Gizon gaizkile batzuk gure gurasoen erreinuaz jabetu direnez, erreinu horri buruz ditudan eskubideez baliaturik, bera neureganatzea erabaki dut eta lehen zegoen erara itzultzea. Horretarako, gudaroste handia bildu dut eta gudaontziak armatu.
4 Geure herrialdean lehorreratu nahi dut, bera hondatu eta bertako hiriak xehatu dituztenak zigortzeko.
5 Berretsi egiten dizkizut nire aurreko erregeek egin zizkizuten zerga-kentze guztiak, baita gainerako dohainak ere.
6 Zure lurraldean erabiliko den dirua egiteko baimena ematen dizut.
7 Jerusalem eta santutegia izan bitez burujabe. Prestatu dituzun arma guztiak, eraiki eta zeure esku dituzun gotorlekuak izan bitez zureak.
8 Errege-altxorrarekiko dituzun zorrak, oraingoak nahiz gerokoak, hemendik aurrera barkatuak gelditzen zaizkizu betiko.
9 Eta geure erreinuaz jabetzean, zu zeu, zure herria eta santutegia ohorez beteko zaituztegu, zuen ospea lur osoan entzuna izateraino».