2 Bost seme zituen: Joan, izengoitiz Gadi;
3 Simon, Tasi deitua;
4 Judas, Makabearra deitua;
5 Eleazar, Auaran deitua, eta Jonatan, Apfus deitua.
6 Judean eta Jerusalemen egiten ari ziren sakrilegioak ikusirik,
7 Matatiasek esan zuen:«Dohakabea ni!Neure herriaren hondamendiaeta Hiri Santuaren galeraikusteko jaioa naiz!Nola bizi naiteke bertan,hiria etsaien menpe dagoelariketa santutegia atzerritarren esku?
8 Ohorerik gabeko gizona bezalaxegelditu da tenplua.