24 Hori ikustean, sutu egin zitzaion barrua Matatiasi. Legearekiko maiteminak eraginik, amorru bizian, lasterka joan eta lepoa moztu zion judu hari aldare gainean.
25 Jendea sakrifizioak eskaintzera behartzen zuen funtzionarioa ere hil egin zuen, eta aldarea porrokatu.
26 Legearekiko maiteminetan suturik, antzina Pinhasek Saluren seme Zimriri egina bera egin zuen Matatiasek.
27 Gero, oihu handiz esan zuen hirian barrena: «Legea maite izan eta itunari eutsi nahi diotenak betoz nirekin!»
28 Matatiasek bere semeekin mendira egin zuen ihes, hirian zuen guztia utzirik.
29 Aldi hartan, judu asko, legearekiko leial eta zuzen izan nahirik, basamortura jaitsi zen, bertan bizitzeko asmoz,
30 beren emazte, seme-alaba eta abereekin. Izan ere, zorigaitz gogorra zuten gainean.