55 «Josue, Jainkoaren agindua betetzeagatik, Israelen buruzagi izan zen.
56 «Kaleb, biltzarraren aurrean egin zuen testigantzagatik, lurraldeko ondarearen partaide izan zen.
57 «Davidek, bere zintzotasunagatik, errege-aulkia hartu zuen betiko.
58 «Elias, legearentzat zuen maitemin sutsuarengatik, zerura jaso zuten betiko.
59 «Ananias, Azarias eta Misael, Jainkoarengan izan zuten uste onagatik, salbatu egin ziren sugarretatik.
60 «Daniel, errugabe izateagatik, libratu egin zen lehoien haginetatik.
61 «Ikusten duzue, beraz, gizaldiz gizaldi ez dutela huts egiten Jainkoarengan itxaroten dutenek.