57 «Davidek, bere zintzotasunagatik, errege-aulkia hartu zuen betiko.
58 «Elias, legearentzat zuen maitemin sutsuarengatik, zerura jaso zuten betiko.
59 «Ananias, Azarias eta Misael, Jainkoarengan izan zuten uste onagatik, salbatu egin ziren sugarretatik.
60 «Daniel, errugabe izateagatik, libratu egin zen lehoien haginetatik.
61 «Ikusten duzue, beraz, gizaldiz gizaldi ez dutela huts egiten Jainkoarengan itxaroten dutenek.
62 Ez izan, bada, errege bekatari horren mehatxuen beldur, horren handikeria gorotz eta har bihurtuko baita.
63 Gaur gorenean dago, baina bihar ez dute ikusi ere egingo, bera hauts bihurtuko baita eta berorren asmoek huts egingo.