49 Ekarri zituzten apaiz-jantziak, hasikinak eta hamarrenak, eta etorrarazi zituzten promesaldia burutua zuten nazireuak.
50 Eta oihu egin zioten Jainkoari, esanez: «Zer egin behar dugu hauekin? Nora eraman behar ditugu?
51 Izan ere, zure santutegia zapaldua eta profanatua dago, apaizak atsekabetuak eta apalduak,
52 eta jentilak gu suntsitzeko elkartu dira. Badakizu zein asmo duten gure kontra.
53 Nola egin diezaiekegu aurre, zuk laguntzen ez badiguzu?»
54 Orduan, turutak jo eta deiadar handia egin zuten.
55 Ondoren, gudarosteko buruzagiak izendatu zituen Judasek: mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarna gizoneko taldeburuak.