17 Judasek esan zien: «Ez arduratu orain harrapakinez, gainean dugu-eta beste gudukatze bat.
18 Hurbil dugu Gorgias bere gudarostearekin, mendi horretan. Lehenbizi egin aurre etsaiei eta borrokatu horien kontra, gero hartuko dituzue lasai harrapakinak».
19 Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendi-bizkarrean zelatan.
20 Etsai haiek ohartu ziren beretarrak ihesi joanak zirela eta kanpalekua sutan zegoela, oraindik ere ikus zitekeen ke-mordoak erakusten baitzuen han gertatua.
21 Hura ikusteak beldurrez jota utzi zituen. Gainera, Judasen gudarostea lautadan gudurako prest begiztatzean,
22 filistearren herrialdera egin zuten denek ihes.
23 Orduan, Judas kanpalekura itzuli zen harrapakinak hartzera. Urre eta zilar asko, purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten.