23 Orduan, Judas kanpalekura itzuli zen harrapakinak hartzera. Urre eta zilar asko, purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten.
24 Itzultzerakoan, Jainkoa goraipatuz eta goretsiz zetozen, «ona baita, haren maitasuna betikoa baita» esanez.
25 Egun hartan Israelek garaipen handia lortu zuen.
26 Ihes egin ahal izan zuten jentilek Lisiasengana joan eta gertatuaren berri eman zioten.
27 Entzutean, larritua eta lur joa gelditu zen, Israeli ez baitzitzaion berak nahi zuena gertatu eta gauzak ez baitzitzaizkion erregeak agindu bezala atera.
28 Hurrengo urtean, aukerako hirurogei mila gizon eta bost mila zaldizko bildu zituen Lisiasek juduen kontra joateko.
29 Idumeara jo zuten eta Bet-Surren ezarri kanpalekua. Judas hamar mila gizonekin joan zitzaion aurre egitera.