36 Judasek eta anaiek esan zuten: «Desegin ditugu etsaiak; igo gaitezen santutegiaren garbikuntza egitera eta berriro Jainkoarentzat sagaratzera».
37 Gudaroste osoa bildu eta Sion mendira igo ziren.
38 Baina santutegia inor gabe, aldarea profanatua, ateak erreak eta gelak deseginak zeudela, atarietan sasiak, edozein baso edo menditan bezala, erne zirela ikustean,
39 jantziak urratu, burura errautsa bota eta dolu handia egin zuten.
40 Gero, lurrean ahuspeztu eta, turutek seinalea ematean, deiadar egin zioten Jainkoari.
41 Santutegiaren garbikuntza egin arte, gotorlekukoen aurka borrokatzeko agindua eman zien Judasek bere gizonei.
42 Gero, akatsik gabeko apaizak, legezale zirenak, aukeratu zituen;