48 Santutegia eta tenplu barrua konpondu eta atariak sagaratu zituzten.
49 Tresna sakratu berriak ere egin zituzten, eta tenplu barruan argimutila, intsentsua erretzeko aldarea eta mahaia jarri.
50 Gero, aldare gainean intsentsua erre, eta izeki zituzten argimutileko kriseiluak, tenpluan argi egin zezaten.
51 Jainkoari eskainiriko ogiak mahaian ezarri eta oihalak eseki zituzten. Horrela bukatu zuten hasitako lana.
52 Seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita zortzigarren urteko bederatzigarren hilaren, hau da, Kisleu hilaren, hogeita bostean, egunsentian jaiki
53 eta sakrifizioa eskaini zuten legearen arabera, egin berria zuten erre-oparietarako aldarean.
54 Kantu artean, zitara, harpa eta txilinak joz, inauguratu zuten tenplua, hiru urte lehenago jentilek profanatua zuteneko egun berean, hain zuzen.