58 Herria biziki poztu zen, eta jentilek eginiko nardagarrikeria ezabatua gelditu zen.
59 Aldarea sagaratzearen urteurrena bere garaian, Kisleu hilaren hogeita bostetik aurrera, zortzi egunez alai eta pozik urtero ospatzea erabaki zuen Judasek, anaiekin eta israeldarren biltzar osoarekin batera.
60 Aldi hartan, Sion mendiaren inguruan harresi garaiak eta dorre sendoak eraiki zituzten, jentilek lehen bezala leku haiek zapal ez zitzaten.
61 Gudari-taldea ipini zuen bertan Judasek, zaindari. Eta Bet-Sur ere gotortu zuen, herriak idumearren aurrez aurre gotorlekua izan zezan.