8 Honela mintzatu zitzaien Judas berekin zituen gizonei: «Ez izan jendetza horren beldur, ez kikildu horien eraso bortitzaren aurrean.
9 Oroitu nola salbatu ziren gure arbasoak Itsaso Gorrian faraoiak bere gudarostearekin pertsegitzen zituenean.
10 Dei egin diezaiogun, beraz, Jainkoari, lagun diezagun, gure arbasoekin eginiko itunaz oroit dadin eta gudaroste hori gaur gure aurrean desegin dezan.
11 Orduan, nazio guztiek jakingo dute Israelek baduela askatzen duen norbait».
12 Begiak jaso eta juduak kontra zetozkiela ikustean, jentilak
13 kanpalekutik irten ziren borrokari ekiteko. Judasen gizonek, turutak joz,
14 guduari ekin zioten. Jentilak deseginak gertatu ziren eta lautadara egin zuten ihes.