14 Gutunak irakurtzen ari zirelarik, beste mezulari batzuk heldu ziren Galileatik, jantziak urraturik, berri honekin:
15 «Ptolemaidakoak, Tiro eta Sidongoak Galileako jentil guztiekin elkartu dira gu suntsitzeko».
16 Judasek eta herriak, albiste horiek entzutean, biltzar handia egin zuten, etsaiek hala estutzen eta erasotzen zituzten senideei nola lagundu erabakitzeko.
17 Judas honela mintzatu zitzaion bere anaia Simoni: «Hartu gizonak eta hoa Galileako senideak libratzera; anaia Jonatan eta biok Galaadeko eskualdera joango gaituk».
18 Judea defendatzeko, Zakariasen seme Jose eta Azarias, herriko arduraduna, utzi zituen gainerako gudarostearekin,
19 eta agindu hau eman zien: «Zuen buruzagitzapean gelditzen da gudari-talde hau; baina ez egin borrokarik jentilen kontra gu itzuli arte».
20 Simoni hiru mila gizon eman zizkioten Galilean borrokatzeko eta Judasi zortzi mila, Galaaden borrokatzeko.