22 Ptolemaida hiriko ateetaraino pertsegitu zituen. Hiru bat mila jentil erori zen hilik, eta Simonek hartu egin zituen haien ondasunak.
23 Ondoren, Galilean eta Arbata izeneko eskualdean bizi ziren juduak, beren emazte, seme-alaba eta zuten guztiarekin hartu eta Judeara eraman zituen pozaren pozez.
24 Bitartean, Judas Makabearrak eta beronen anaia Jonatanek Jordan ibaia igaro eta basamortuan barrena hiru eguneko ibilaldia egin zuten.
25 Nabatearrak aurkiturik, nabatear haiek harrera baketsua egin zieten eta Galaadeko eskualdean bizi ziren juduei gertatuaren berri eman,
26 hau da, inguratuak zeudela Bosora, Bosor, Alema, Kasio, Maked eta Karnain hiri handi eta indartsuetan,
27 eta Galaadeko beste hirietan ere halaxe zeudela; gainera, biharamunean gotorleku guztiei eraso, hartu eta judu guztiak egun berean desagerrarazteko asmoa zutela etsaiek.
28 Judasek, berehala, Bosorarako bidea hartu zuen, basamortuan zehar, bere gudarostearekin. Hiriaz jabetu, gizaseme guztiak ezpataz hil eta, hiriko ondasunak hartu ondoren, su eman zion.