40 eta errekara hurbildu zen bere gudarostearekin. Orduan, esan zien Timoteok bere gudarosteko buruzagiei: «Guk baino lehenago erreka igaro eta erasotzen badigu, ezin izango diogu eutsi; garaitu egingo gaitu segurki.
41 Baina ikaratu eta uraz handik gelditzen bada, guk erreka igaro, eraso eta garaitu egingo dugu».
42 Erreka-bazterrera heltzean, bertan jarri zituen Judasek gudarosteko ofizialak, agindu honekin: «Ez utzi inori oihal-etxolak ezartzen. Doazela denak borrokara».
43 Lehenengo Judasek berak igaro zuen erreka etsaiaren kontra joateko, eta gudaroste osoak jarraitu zion gero. Juduek garaitu egin zituzten jentilak, eta hauek armak bota eta ihesi joan ziren arrapaladan Karnaingo jauretxera.
44 Juduek, ordea, hiria hartu eta su eman zieten Karnaingo jauretxeari eta bertan zeuden guztiei. Eta xehatu egin zuten hiria. Ezin izan zion Judasi inork ere aurre egin.
45 Judasek Galaad lurraldeko israeldar guztiak bildu zituen Judea lurraldera eramateko, txiki eta handi, emakume, seme-alaba —jendetza oso handia— eta ondasunak ere bai.
46 Bidean zihoazela, hiri handi eta indartsura, Efronera, heldu ziren. Haren erditik igaro beharra zuten nahitaez, ez baitzuten beste biderik.