53 Ibilaldi osoan, atzean geldituak bilduz eta herria suspertuz joan zen Judas, Judea lurraldera heldu ziren arte.
54 Sion mendira alai eta pozik igo eta erre-opariak eskaini zituzten, beren arteko bat ere galdu gabe onik itzuli zirelako.
55 Judas eta Jonatan Galaaden zirelarik eta haien anaia Simon Galilean, Ptolemaidaren aurrez aurre,
56 gudarostearen buruzagi ziren Josek, Zakariasen semeak, eta Azariasek, haien egintza handi eta borroken berri entzunik,
57 esan zioten elkarri: «Guk ere ospetsu egin behar dugu geure izena. Eraso diezaiegun inguruetako jentilei».
58 Orduan, Jamnia hiriari erasotzeko agindu zioten beren menpe zuten gudari-taldeari.
59 Gorgias bere gizonekin hiritik atera zen, borrokari ekiteko.