65 Judas, bere anaiekin, Esauren jatorriko jendearen kontra abiatu zen hegoaldeko lurraldera. Hebron hiriaz eta inguruko herrixkez jabeturik, harresiak xehatu eta su eman zien haren inguruko dorreei.
66 Ondoren, filistearren lurralderantz abiatu zen, Marisa zeharkatuz.
67 Borrokan kontuz ibili gabe, handikeriak egin nahi izan zituzten apaiz batzuk erori ziren egun hartan.
68 Gero, filistearren lurraldean zegoen Azotorantz bihurtu zen Judas; porrokatu zituen hango aldareak, jainkoen irudiei su eman eta, hirietako ondasunak hartu ondoren, Judea lurraldera itzuli zen.