8 Jazer izeneko hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu eta Judeara itzuli zen.
9 Galaadeko jentilek elkar hartu zuten lurralde hartan bizi ziren israeldarrak desagerrarazteko. Israeldarrek, Datema izeneko gotorlekuan gorde
10 eta gutunak igorri zizkieten Judasi eta beronen anaiei, esanez: «Gure inguruan bizi diren jentilek elkar hartu dute gu desagerrarazteko.
11 Gotorlekuan babestu gara, baina gotorleku hau hartzeko prestatzen ari dira, Timoteo gudalburu dutela.
12 Zatoz berehala, gu horien eskuetatik libratzera. Gutarik asko erori da jadanik,
13 eta Tobiasen eskualdean bizi diren gure senide guztiak, mila gizon inguru, hil dituzte, eta beraien emazte eta seme-alabak gatibu eraman eta ondasunak ostu».
14 Gutunak irakurtzen ari zirelarik, beste mezulari batzuk heldu ziren Galileatik, jantziak urraturik, berri honekin: