17 «Jerusalemen inguruan barreiatu dituzte zure santuen gorpuak eta beraien odola isuri, eta ez die inork ere lur eman».
18 Orduan, herri guztiak, ikaraz eta beldurrez, zioen: «Jendaila hori ez dabil ez egiaz, ez zuzentasunez, hautsi egin baititu eginak zituen hitzarmena eta zina».
19 Bakidesek, Jerusalemdik alde egin eta Bet-Zait deritzan herrian ezarri zuen kanpalekua. Han, berarengandik ihes eginiko asko eta herri hartako zenbait harrapatu, lepoa moztu eta hango osin handira bota zituen.
20 Gero, eskualde hura Alkimoren ardurapean ipini eta, Alkimo zaintzeko gudari-taldea utzirik, erregeagana joan zen Bakides.
21 Alkimok borroka egin zuen, apaizgo nagusia bere esku izateko.
22 Herriaren nahasle guztiak bildu zitzaizkion eta, Judea lurraldeaz jabeturik, kalte handia egin zioten Israeli.
23 Alkimok eta beronen aldekoek israeldarrei jentilek beraiek baino ere kalte handiagoak egiten zizkietela ikusirik,