26 Demetrio erregeak bere gudalburu ospetsuenetako bat, Nikanor, bidali zuen judu-herria suntsitzera. Nikanorrek gorroto bizia zion Israeli.
27 Gudaroste handi batekin Jerusalemera heldu zenean, gezurrezko bake-mezua bidali zien Nikanorrek Judasi eta anaiei, esanez:
28 «Ez diezaiogun borrokarik egin elkarri. Adiskide gisa joango natzaizue ikustera, gizon banaka batzuk harturik».
29 Joan zen, beraz, Judasengana eta biek adiskide gisa hartu zuten elkar. Etsaiak, ordea, prest zeuden Judas bahitzeko.
30 Nikanor asmo gaizto horrekin zetorkiola ohartzean, Judasek, haserreturik, ez zuen gehiago ikusi nahi izan.
31 Nikanorrek, berriz, bere asmo txarra igarri ziotela konturaturik, Judasen kontrako borrokari ekin zion Kafarsalaman.
32 Nikanorren gudarosteko bostehun gizon inguru erori ziren; gainerakoek Daviden Hirira egin zuten ihes.