28 «Ez diezaiogun borrokarik egin elkarri. Adiskide gisa joango natzaizue ikustera, gizon banaka batzuk harturik».
29 Joan zen, beraz, Judasengana eta biek adiskide gisa hartu zuten elkar. Etsaiak, ordea, prest zeuden Judas bahitzeko.
30 Nikanor asmo gaizto horrekin zetorkiola ohartzean, Judasek, haserreturik, ez zuen gehiago ikusi nahi izan.
31 Nikanorrek, berriz, bere asmo txarra igarri ziotela konturaturik, Judasen kontrako borrokari ekin zion Kafarsalaman.
32 Nikanorren gudarosteko bostehun gizon inguru erori ziren; gainerakoek Daviden Hirira egin zuten ihes.
33 Gertakari hauen ondoren, Nikanor Sion mendira igo zen. Zenbait apaiz eta herriko arduradun adiskide gisa ongietorria egitera atera zitzaion santutegitik; erregearen alde eskaintzen zen oparia ere erakutsi nahi zioten.
34 Nikanorrek, ordea, barre eta burla egin zien, iraindu eta lotsagabekeriaz mintzatu zitzaien,