3 Demetriok, hori jakitean, esan zuen: «Ez ditut ikusi ere egin nahi».
4 Gudari-taldeak, orduan, hil egin zituen eta errege-aulkian eseri zen Demetrio.
5 Orduan, israeldar lege gabeko eta lege-ukatzaile guztiek Demetriogana jo zuten, apaiz nagusi izan nahi zuen Alkimo gidari zutela.
6 Erregearen aurrean herriaren kontra salakuntzak egin zituzten, esanez: «Judasek eta beronen anaiek hil egin dituzte zure aldeko guztiak eta gu geure herrialdetik egotzi.
7 Bidali, bada, zeure konfiantzazko norbait, gure artean eta erregearen menpeko lurraldean Judasek eta anaiek egin duten hondamena ikus dezan. Zigor ditzala haiek eta beraien laguntzaile guztiak».
8 Erregeak Bakides hautatu zuen. Erregearen adiskideetako bat zen, Eufrates ibaiaz beste aldera zeuden lurraldeetako gobernaria, gizon handia erreinuan eta leiala erregearentzat.
9 Honek Alkimo traidorearekin batera bidali zuen Bakides; Alkimo apaiz nagusi izendatu zuen eta israeldarren mendekua egiteko agindu zion.