30 Nikanor asmo gaizto horrekin zetorkiola ohartzean, Judasek, haserreturik, ez zuen gehiago ikusi nahi izan.
31 Nikanorrek, berriz, bere asmo txarra igarri ziotela konturaturik, Judasen kontrako borrokari ekin zion Kafarsalaman.
32 Nikanorren gudarosteko bostehun gizon inguru erori ziren; gainerakoek Daviden Hirira egin zuten ihes.
33 Gertakari hauen ondoren, Nikanor Sion mendira igo zen. Zenbait apaiz eta herriko arduradun adiskide gisa ongietorria egitera atera zitzaion santutegitik; erregearen alde eskaintzen zen oparia ere erakutsi nahi zioten.
34 Nikanorrek, ordea, barre eta burla egin zien, iraindu eta lotsagabekeriaz mintzatu zitzaien,
35 zin hau, haserre, eginez: «Judas eta beronen gudarostea oraintxe bertan ematen ez badizkidazue, hurrengoan garaile etortzean, su emango diot tenplu honi». Eta haserre bizian alde egin zuen.
36 Apaizek, berriro sartu eta aldare eta santutegiaren aurrean zutik, oihu egin zuten negarrez: