42 Orain ere, bada, desegin ezazu aurrean dugun gudaroste hori. Eta bizirik geldi daitezenek jakin bezate, Nikanorrek biraoak bota dituela zure tenpluaren kontra. Zigor ezazu merezi duen heinean».
43 Adar hilaren hamahiruan ekin zioten bi gudarosteek borrokari. Nikanorren gudarostea menderatua gertatu zen, eta Nikanor bera hil zen lehena.
44 Nikanor hila zela ikusirik, haren gudariek armak bota eta ihes egin zuten.
45 Juduak haien ondoren ibili ziren egun osoko bidean, Adasatik Gazararaino, haien atzetik turutaz deiadar eginez.
46 Judu-herrixketako jendeak, atera eta ihesi zihoazenak inguratuz, batzuei besteen kontra bultza egin zien. Denak hil ziren ezpataz; ez zen bat ere gelditu.
47 Juduek ondasunak harrapakin gisa hartu, Nikanorri burua eta eskuineko eskua —harrokeriaz luzatu zuen hura— moztu eta Jerusalemera eraman zituzten, erakusteko.
48 Herriak, bozkarioz beterik, jai handia egin zuen egun hartan.