44 Nikanor hila zela ikusirik, haren gudariek armak bota eta ihes egin zuten.
45 Juduak haien ondoren ibili ziren egun osoko bidean, Adasatik Gazararaino, haien atzetik turutaz deiadar eginez.
46 Judu-herrixketako jendeak, atera eta ihesi zihoazenak inguratuz, batzuei besteen kontra bultza egin zien. Denak hil ziren ezpataz; ez zen bat ere gelditu.
47 Juduek ondasunak harrapakin gisa hartu, Nikanorri burua eta eskuineko eskua —harrokeriaz luzatu zuen hura— moztu eta Jerusalemera eraman zituzten, erakusteko.
48 Herriak, bozkarioz beterik, jai handia egin zuen egun hartan.
49 Eta egun hura, Adar hilaren hamahirua, urtero ospatzea erabaki zuten.
50 Ondoren, alditxo batez bakea izan zuten Judea herrialdean.