8 Erregeak Bakides hautatu zuen. Erregearen adiskideetako bat zen, Eufrates ibaiaz beste aldera zeuden lurraldeetako gobernaria, gizon handia erreinuan eta leiala erregearentzat.
9 Honek Alkimo traidorearekin batera bidali zuen Bakides; Alkimo apaiz nagusi izendatu zuen eta israeldarren mendekua egiteko agindu zion.
10 Gudaroste handi batekin abiatu ziren. Judea herrialdera heldurik, mezulariak igorri zizkieten Judasi eta anaiei gezurrezko bake-eskaintzak egitera.
11 Judasek eta anaiek, ordea, ez zituzten ontzat hartu haien hitzak, gudaroste handiarekin zetozela ikusi baitzuten.
12 Hala ere, lege-maisuen talde bat Alkimo eta Bakidesekin bildu zen, irtenbide egokia aurkitzeko.
13 Israeldarren artean asidearrak izan ziren bakea eskatzen lehenak.
14 Hau zioten: «Aaronen jatorriko apaiza etorri da gudarostearekin. Ez digu inolako bidegabekeriarik egingo».