1 Nikanor eta beronen gudarostea hondatuak zeudela jakitean, Bakides eta Alkimo bidali zituen berriro Demetrio erregeak, gudarostearen eskuineko sailarekin.
2 Galgalarako bidea harturik, Arbela hiriaren inguruan dagoen Mesalot setiatu zuten. Eta, hartaz jabeturik, jende asko hil zuten.
3 Ehun eta berrogeita hamabigarren urteko lehen hilean Jerusalemen aurrean ezarri zuten kanpalekua.
4 Handik, hogei mila gizon eta bi mila zaldizkorekin, Berea hirirantz jo zuten.
5 Judasek Elasan zuen ezarria bere kanpalekua, eta aukerako hiru mila gizon zituen berekin.
6 Baina etsaiak zein ugari ziren ikustean, askok, beldurrak jota, alde egin zuen kanpalekutik; zortziehun gizon baizik ez ziren gelditu.
7 Ikusi zuen Judasek bere gudarostea ahuldua zegoela eta gudua gainean zuela; baina ez zuen astirik berriro biltzeko. Orduan, bihotza lur joa gelditu zitzaion.