13 Lurra dardaratu egin zen bi gudarosteen zarata-hotsez. Ekin zioten guduari eta borrokan jardun zuten egunsentitik ilunabarreraino.
14 Bakides eta beronen gudari-talderik hoberenak eskuinaldean zirela ikusirik, Judasek, bere gizonik ausartenekin,
15 eskuineko gudari-sail hura menderatu eta pertsegitu egin zuen Azotoko muinoraino.
16 Alabaina, eskuineko gudari-saila menderatua zela ohartzean, ezkerreko sailekoek Judas eta beronen gizonen ondoren joan eta eraso egin zieten.
17 Borroka izugarria izan zen eta gizon asko erori zen hilik, alde bateko nahiz besteko.
18 Judas ere hila gertatu zen; gainerakoek ihes egin zuten.
19 Jonatanek eta Simonek beren anaia Judasen gorpua hartu eta Modin hirian ehortzi zuten, gurasoen hilobian.