15 eskuineko gudari-sail hura menderatu eta pertsegitu egin zuen Azotoko muinoraino.
16 Alabaina, eskuineko gudari-saila menderatua zela ohartzean, ezkerreko sailekoek Judas eta beronen gizonen ondoren joan eta eraso egin zieten.
17 Borroka izugarria izan zen eta gizon asko erori zen hilik, alde bateko nahiz besteko.
18 Judas ere hila gertatu zen; gainerakoek ihes egin zuten.
19 Jonatanek eta Simonek beren anaia Judasen gorpua hartu eta Modin hirian ehortzi zuten, gurasoen hilobian.
20 Israel osoak egin zuen negar eta dolu handia Judasengatik; anitz egunez ari izan ziren hiletak jotzen, esanez:
21 «Erori da adoretsua, Israel salbatzen zuena!»