17 Borroka izugarria izan zen eta gizon asko erori zen hilik, alde bateko nahiz besteko.
18 Judas ere hila gertatu zen; gainerakoek ihes egin zuten.
19 Jonatanek eta Simonek beren anaia Judasen gorpua hartu eta Modin hirian ehortzi zuten, gurasoen hilobian.
20 Israel osoak egin zuen negar eta dolu handia Judasengatik; anitz egunez ari izan ziren hiletak jotzen, esanez:
21 «Erori da adoretsua, Israel salbatzen zuena!»
22 Judasen gainerako jarduerak, gudukatzeak, egintza handiak eta ospea eman zioten gorabeherak oso ugari izan zirenez, ezin dira denak idatziz eman.
23 Judas hiltzean, Israel osoan lege gabeko jendea agertzen hasi zen eta gaizkileek burua jaso zuten.