23 Judas hiltzean, Israel osoan lege gabeko jendea agertzen hasi zen eta gaizkileek burua jaso zuten.
24 Eta garai haietan gosete izugarria zegoenez, jendea haien alde jarri zen.
25 Orduan, lege-ukatzaile haietarik batzuk aukeratu eta herrialdeetako buruzagi ezarri zituen Bakidesek.
26 Buruzagi haiek Judasen aldekoak arreta handiz bilatu eta, galdeketak egin ondoren, Bakidesengana eraman ohi zituzten, eta Bakidesek iraindu eta zigortu egiten zituen.
27 Profetak desagertu zirenez geroztik ez zen izan Israelen hura adinako larrialdi handirik.
28 Orduan, Judas Makabearraren lagun guztiek bildu eta esan zioten Jonatani:
29 «Zuen anaia Judas hilez geroztik ez dugu hura bezalako gizonik izan etsaiari kontra egiteko, hau da, Bakidesi eta gure herria gorroto dutenei kontra egiteko.