25 Orduan, lege-ukatzaile haietarik batzuk aukeratu eta herrialdeetako buruzagi ezarri zituen Bakidesek.
26 Buruzagi haiek Judasen aldekoak arreta handiz bilatu eta, galdeketak egin ondoren, Bakidesengana eraman ohi zituzten, eta Bakidesek iraindu eta zigortu egiten zituen.
27 Profetak desagertu zirenez geroztik ez zen izan Israelen hura adinako larrialdi handirik.
28 Orduan, Judas Makabearraren lagun guztiek bildu eta esan zioten Jonatani:
29 «Zuen anaia Judas hilez geroztik ez dugu hura bezalako gizonik izan etsaiari kontra egiteko, hau da, Bakidesi eta gure herria gorroto dutenei kontra egiteko.
30 Zu hautatzen zaitugu gaur, haren ordezko buruzagi eta gidari izan zaitezen egin behar ditugun borroketan».
31 Une hartan hartu zuen Jonatanek buruzagitza, bere anaia Judasen ondorengo bezala.